Hona Bizkaiko
112 udalerrien mapa:
Ta hona mapa bardiña udalerri guztixegaz:
Aurtengo jokuan parte hartu ahal izateko, aurreko mapa hauek beharko dozuz, ta baita udalerri bakoitzeko udaletxearen argazki bat (argazki guztiak zenbakituta dauz: U001, U002, U003, ...):
Hemen dekozuez UXXX 112 argazkiak .rar formatoan konprimatuta (korreo elektronikoz be eskatzeko aukera dekozue).
Jokuan altan emoteko, UXXX argazki bat ezagutu behar da (Udalerria, noski) ta
622 15 13 57 zenbakira telefonoz deitu. Udalerria libre badago, partaideak PXX zenbaki bat jasoko dau: PXX partaideak UXXX udalerria ezagutu dau ta horrela agertuko da orri hontan. Udalerri bakoitza
bi partaide ezberdiñek aukeratu ahal dabie.
Hortik aurrera, partaide bakoitza udalerri ezberdiñekin zerikusia deukien
argazkiak ataratzen joan behar da, horrela
puntuak lortuz. Argazki guztietan PARTAIDEA BERA derrigor agertu behar da. Argazki hauek
edu@lakuntza.com helbidera bihaldu behar direz edo aurreko telefono zenbakiko guatxapera be.
Bizkaiak dekozen udalerri bakotzagaitik, partaideak
hiru argazki mota atara ahal dauz (A1, A2 edo A3):
· A1 MOTAKO ARGAZKIAK (UDALETXEKO ARGAZKIA):
Udaletxea eta partaidea agertu behar direz. Argazki bakoitzagaitik partaideak
10 puntu jasotzen dauz, argazkian norberaren bizikleta agertzen bada, 5 puntu extra. Argazkiko udalerriaren izena norberaren izenaren letragaz hasten bada, 3 puntu extra. Ta norberaren izenaren letragaz bukatzen bada, beste 3 puntu extra.
· A2 MOTAKO ARGAZKIAK (UDALERRIKO BIZTANLE BAT AGERTZEN DENEKO ARGAZKIA):
Udalerriko biztanle bat eta partaidea agertu behar direz. Bardin da udalerrian jaio ez bada edo erroldatuta ez badago: bertako biztanlea sentitzen bada, nahiko da. Biztanlea ezin da partaide bera izan. Biztanlearen NAN edo EHNAren argazki bat be bihaldu behar da,
jaioteguna agertzen denakoa. Jaiotegun honek jasotako puntuak zehazten dauz: Urtarrilekoa bada, puntu bat; Otsailekoa bi puntu... abendukoa 12.
· A3 MOTAKO ARGAZKIAK (TOKI BEREIZGARRI BATEKO ARGAZKIA):
Udalerri bateko toki bereizgarri bat eta partaidea agertu behar direz. Ezin da udaletxea izan ta edonork erraz bereiztu dezakeen toki bat izan behar da (eleiza, zubi bat, mendi bat, taberna bat...). Argazki bakoitzagaitik
5 puntu jasotzen dauz.
Gañera, aurreko hiru argazki mota hauek partaideak ezagututako UXXX udalerriari lotuta badauz, puntuak
bikoizten direz.
Kontutan eukin:
- Partaide bakoitzak ezin dau argazki bera puntu ezberdiñak lortzeko erabili (adibidez, udaletxea ta biztanle bat agertzen deneko argazki bat; edo bi udalerritako biztanleak argazki berean). Baña partaide ezberdiñek bai erabili leikiez argazki bera.
- Argazki guztixetan zu zeu agertu behar zara:
Udaletxeko argazkian: Udaletxea ta zu.
Biztanleko argazkian: Biztanlea ta zu (Biztanlearen udalerrian ez da zertan izan behar, eh). Argazki honi karnetaren argazki bat erantsi behar zaio.
Toki bereizgarriko argazkian: Tokia ta zu.
- Argazkiak ez direz zertan barriak izen behar. Antzinako argazkiek be balio dabie, beti ere arau guztiak betetzen badabie.
- Zure bizikleta, zure bizikleta da. Bizikletarik ez badekozu, olentzerori eskatu!
- Biztanle bat agertzen deneko argazkia ateratzeko, biztanleari baimena eskatu eiotzezu ta zertarako dan azaldu. Ez dau balio hortik pasetan dan bateri argazkia ateratzea ta gero karneta lapurtzea edo.
- Argazkiak orijinalak izan behar direz, noski. Photoshop ta holakoak erabili barik. Hartu eizu zure bizikleta ta Bizkaiko udalerriak bisitatu!
Esandako hiru argazki motak emondako puntuez gain, puntuak lortzeko
beste era batzuk dauz. Nigaz geratu behar zarie urtarrilak 7 baño lehen (N1, N2, N3, N4, N5, N6 ta N7):
·N1: Bizkaiko
mapa huts baten gainean, partaideak udalerriak kokatu behar dauz, ahoz edo idatziz egin daiteke. Idatziz egitekotan, kokatutako udalerri bakoitzetik puntu bat jasotzen dau. Ahoz egitekotan, bi puntu. Partaide bakoitzak aukera bakarra deko hau egiteko.
·N2: Bizkaiko udaletxeen argazkiak banan-banan erakutsita, partaideak
ezagututako udalerri bakoitzetik 3 puntu. Partaide bakoitzak aukera bakarra deko hau egiteko.
·N3: Bizkaiko udalerri bakoitzean bereizgarri dan toki baten
marrazki bakoitzagaitik, 4 puntu. Marrazkiak eskuz izan behar direz ta kolorez margoztuta; A4 orri baten ta patxadaz eginda.
·N4: Bizkaiko mapa huts baten gainean, partaidearen etxebizitzatik abiatuta,
bost jardunaldietan zehar udaletxe ezberdiñetatik igarotzeko plana azaldu (zehaztasunez ta detalleak emonda). Jardunaldi bakoitza 180 kilometrotakoa izan leike gehienez. Igarotako udaletxe bakoitzagaitik, bost puntu. Partaide bakoitzak aukera bakarra deko hau egiteko.
·N5: 2013ko Abenduko edozein egunetan Bizkaiko udalerritako errepidetan partaide bakoitzak
nigaz bizikletan ibiltzerakoan, zazpi puntu (Udalerri ezberdin bakoitzak, zazpi puntu).
·N6: Bizkaiko udalerrien
puzlea osatu (40 pieza). Denbora gutxien tardatzen dauen partaideak 100 puntu jasoko dauz, ta berak erabilitako denborari 'munduko errekorra' esango dotzegu. Beste partaide guztixek FINA puntuak kalkulatzeko erabiltzen dan formula jarraituko dabie:
Puntuak = 100 x (ME / Denb)^3.
Non ME Munduko errekorra da ta Denb partaide bakoitzak erabilitako denbora (segundutan). Puntuazioa zenbaki osorik txikienera biribiltzen da.
·N7: Lurrean marka bat eginda, hortik
1,5 metroko distantzia zenbat dan zehaztu. Distantzia zehatza zehazten dauen partaideak 100 puntu jasoko dauz, ta erratzen dan zentimetro bakoitzagaitik puntu bat gutxiago. Errakuntza zentimetro osotan neurtuko da, zenbakirik altuenera biribilduz.
LABURBILDUZ:
· Abenduak 5eko lehenengo segundoan altan emoteko deitzeko aukera dekozue. Zenbat eta ariñago deitu, hobe, udalerri bakoitza bi partaide besterik ez hartzeko aukera deukielako.
· Behin altan emonda, argazkiak bihaltzeko edota nigaz geratzeko aukera dekozue, Urtarrilla 7ko azkenengo ordurarte.
· Horrela, argazkiak bihalduta (A1, A2, A3) edota nigaz ariketa ezberdiñak egiteko geratuta (N1, N2, N3, N4, N5, N6, N7), partaide bakoitzak puntuak lortzen doa.
· Lehiketa bukatzerakoan, puntu gehien lortu dauenak bere oparia aukeratuko dau, gero bigarrenak ta horrela azkenerarte.
· Bi partaidek puntu kopuru bardiña badaukie, altan emondako ordenak lehentasuna emango dau.